Sanikolasetako egitarau bete-betea

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 2a

 Azken asteetan hainbeste entseatutatako danbor hotsak entzun ahalko dituzte herritarrek astelehenean, San Nikolas bezperan. Abendutik 5etik 8ra bitartean ospatuko dituzte Orioko festa nagusiak. Hotzari aurre eginez, haur, gazte eta helduentzat hamaika ekitaldi izango da han eta hemen. Izan ere, aurten berrikuntza nabarmenak izango dira Udalak, festa batzordeak herriko eragileek antolatu duten egitarauan. Egitaraua Abenduak 5, astelehena 19:00. Buruhandiak, erraldoiak eta txistulariak kalez kale. 19:30. Danborrada plazara abiatuko da. 20:00. Txupinazoa, plazatik. 20:30. Danborrada kalez kale. 21:30. Festa hasierako otordua, plazan. Oilasko izter, piper eta txanpiñoi razioa eta postrea 3 eurotan eskainiko zaie herritarrei. Danborradan eta txupinazoan parte hartzen dutenei otordua doan emango zaie. 23:30. Haiek garaiak, Orioko dantzaleku izandakoen oroimen jaia. Abenduak 6, asteartea. San Nikolas Eguna 06:30. Gaupaseroen argazkia, plazan. Ondoren, baratxuri zopa. 09:30. Txistulariak kalez kale. 10:30. I-play jolas berria Muntoko jolas eremuan. 8 urtetik gorako haurrei eta gazteei zuzendua. Sariak eta edariak izango dira denentzat. 10:45. Udalbatzaren, Kofradiaren eta herritarren prozesioa elizara. 11:00. Meza nagusia. Salatxo abesbatzak kantatuko du. 11:00-13:00. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babes Lekuan. 12:00. Dantzari Txikien txapelketa, Harribil dantza taldeak antolatuta. 12:30. Salatxo abesbatza kalez kale. 16:30. Pilota partidak frontoian. Gaztetxoak, eskuz: Joseba Aranburu eta Pello Olaizola - Iker Olaskoaga eta Xuban Manterola. Afizionatuak, eskuz: Joseba Baez eta Aitor Gorrotxategi - Jurgi Larrañaga eta Iñaki Jauregi. Palaz, bat biren aurka: Juanjo Polo (azken txapelketako irabazlea), Asier Solaberrieta eta Asier Lizarralderen aurka. 16:45. Spinning maratoia Karela kiroldegian. Berrogei bizikleta besterik ez daude. Izen-ematea Karela kiroldegian, 3 eurotan. 19:15. Soka dantza plazan. Antzinako ohitura zaharra berreskuratuko du propio dantza errekuperatzeko bildu den herritar taldeak. 19:30. Danbolin musika eskolako trikitilari taldea, plazatik hasita. 22:30. Bertso Saioa Karelan, Errikotxiak antolatuta. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Xabier Sukia. Gai-jartzaile: Ibon Gaztañazpi. Sarrera doan. 23:30. Reagge eta salsa doinuak plazan. Jarel Babel Tiktara taldeak. Abenduak 7, asteazkena. Euskal Jai Eguna 10:00. Futbito txapelketa Karelan. DBH1etik aurrerako ikasleentzat. Ikastolako DBH3ko ikasleek antolatua. 10:30. Zanpantzarrak kalez kale. 11:00. Ikastolako dultzain-jotzaileak kalez kale. 11:00. Herriko baserritarren azoka, plazan. Herriko baserritarren produktuak erosteko aukera eskainiko du Galtzarri Kultur Elkarteak. 11:00. Jolasen mundua plazan, haurrentzat jolasak. 12:00. Gaztetxeko trikitilari taldea eta Ikastolako txalapartari taldeak joko dute plazan. 12:00. Hamaiketakoa emango da plazan. 14:00. Herri bazkaria plazan, Iraunkorrak txarangak girotuta. Menua: salda, paella, oilasko errea eta postrea. 12 Euro, 16 urte artekoak 8 euro. Sarrerak salgai: Gabonen, Errustan eta Barakan. 17:00. Dantzatxou ikuskizuna plazan Txurrumuskik antolatuta. Haurren dantza, playback eta txou ikuskizuna. 18:30. Asto karrera. Ibilbidea: plaza inguruan. Izen-ematea bertan egingo da. 19:30. Triki Ta Ke taldea plazan. 00:00. Triki Ta Ke taldearekin erromeria. Abenduak 8, osteguna 10:00. Xake txapelketa kultur etxean, ikastolak antolatuta. 10:00. 3 x 3 saskibaloi proba, Ikastolak antolatuta, Karelan. Gaztetxoak. 11:00. Haurrentzako puzgarriak plazan. 16:00. 3 X 3 saskibaloi proba Ikastolak antolatua Karelan. Helduak. 17:30. Gizakia animaliaren kontra. Olidenen Castaño idia eta Heldu. Plazan, Bordatxotik botikara, Izetaren 900 kiloko harriarekin. Hogei minutuko txanda bana. 18:30. Kukulu batukada taldea kalez kale, plazatik hasita. 18:45. Txutxin Ibañez eta bere mariatxia plazan. Mariatxi nafarra da. Kantu ezagunak grazia handiz abesten ditu. 22:00. Dantza moderno emanaldia plazan: Cool Girls. 23:00. Aspirina Infantil eta Gozo-Gozo taldeak. Oharrak -Festetan edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dira plazan. -Komun publikoak egongo dira moilan eta barraketan. -Gaueko tren zerbitzua izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide