Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean amaituko da adineko pertsona ezinduak zaintzen dituzten familia zaintzaileei zuzendutako ikastaroan izena emateko epea. Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak antolatu du ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren laguntzarekin. Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute izena ematera, abenduaren 5a baino lehen.
Jakinarazi dutenez, ikastaroan landuko duten gai zerrenda oso zabala da, eta, hori dela eta, bost egunetan zehar izango dira eskolak. Abenduaren 12an hasiko dituzte, eta hilaren 16an amaitu. Brankan egingo dituzte saioak, 15:00etatik 17:00etara.