Hizkuntz eskubidea “bermatzeko” Getariako Udalak “plangintza integrala” garatuko du

Getariako Hitza 2011ko abenduaren 1a

Larunbatean izango den Euskararen Egunaren inguruko mozioa ere onartu du Udalbatzak. Hala, Getariako Udalak “bere esku dagoen guztia egingo du” bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea “bultzatu eta bermatzeko”. Halaber, zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langileen “lehen hitza beti euskaraz” izaten ahaleginduko da Udala. Halaber, Udaleko “barne funtzionamendua” euskaraz izan dadin lan egingo duela adierazi du. Bakarkako nahiz taldeko hizkuntz eskubideak “bermatuko” ditu, eta horretarako “plangintza integrala” garatzeko konpromisoa hartu du. Horrez gain, Eudelek emakumeen aurkako indarkeriaren kontra igorritako adierazpen instituzionala onartu dute Udaleko talde guztiek; bertan, “berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal aktibo, oso eta koordinatua” garatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, emakumeei “beharrezkoak zaizkien baliabideak” emateko, “euren jabekuntza sendotu dezaten eta berdintasun harremanak ezartzeko beste eredu batzuk aurki ditzaten” ekimenak abiaraziko ditu Udalak. Halaber, “ikusten dituzten erasoen kontra paper aktiboagoa” hartzeko dei egin die herritarrei. Getariako Udala Villas Marineras elkartetik irtengo da, pasa den asteazkenean Udalbatzak hala onartu eta gero. Elkarteak hainbat kuota jasotzen ditu Getariako Udaletik, baina egungo krisi egoeraren ondorioz elkartean ez jarraitzea erabaki du; “elkartean jarraitzeak herriari ematen dizkion emaitzak neurtu ondoren”, 2012. urtean baja emantea erabaki du. Beraz, hurrengo urteko aurrekontuetan ez da izango partidarik elkartearentzat. Bildu eta Aralarren aldeko botoekin onartu zuten erabakia, [...]

Larunbatean izango den Euskararen Egunaren inguruko mozioa ere onartu du Udalbatzak. Hala, Getariako Udalak “bere esku dagoen guztia egingo du” bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea “bultzatu eta bermatzeko”. Halaber, zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langileen “lehen hitza beti euskaraz” izaten ahaleginduko da Udala. Halaber, Udaleko “barne funtzionamendua” euskaraz izan dadin lan egingo duela adierazi du. Bakarkako nahiz taldeko hizkuntz eskubideak “bermatuko” ditu, eta horretarako “plangintza integrala” garatzeko konpromisoa hartu du.

Horrez gain, Eudelek emakumeen aurkako indarkeriaren kontra igorritako adierazpen instituzionala onartu dute Udaleko talde guztiek; bertan, “berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal aktibo, oso eta koordinatua” garatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, emakumeei “beharrezkoak zaizkien baliabideak” emateko, “euren jabekuntza sendotu dezaten eta berdintasun harremanak ezartzeko beste eredu batzuk aurki ditzaten” ekimenak abiaraziko ditu Udalak. Halaber, “ikusten dituzten erasoen kontra paper aktiboagoa” hartzeko dei egin die herritarrei.

Getariako Udala Villas Marineras elkartetik irtengo da, pasa den asteazkenean Udalbatzak hala onartu eta gero. Elkarteak hainbat kuota jasotzen ditu Getariako Udaletik, baina egungo krisi egoeraren ondorioz elkartean ez jarraitzea erabaki du; “elkartean jarraitzeak herriari ematen dizkion emaitzak neurtu ondoren”, 2012. urtean baja emantea erabaki du. Beraz, hurrengo urteko aurrekontuetan ez da izango partidarik elkartearentzat. Bildu eta Aralarren aldeko botoekin onartu zuten erabakia, EAJ alderdia abstenitu egin baitzen.

Getaria 2005. urtean batu zen elkartera; taldea, itsasoarekin “harreman eta tradizio” handia duten Kantauri Itsasoko hainbat herrik osatzen dute; Hego Euskal Herrian Lekeitio eta Getaria ziren orain arte elkarteko kide.

Bestetik, Antonio Arruti Getariako Udaleko EAJko zinegotzia izan denak bere karguari borondatez uko egin dio, “arrazoi pertsonalengatik”. Beraz, haren ordez Jon Elizegik hartu du kargua.

Getariako Bake Epaitegiko titularra ere aukeratu du udalbatzak, aho batez. Aurrerantzean Egoitz Mateos del La Hozek izango du Getariako Bake Epaile Titular kargua. Guztira lau hautagai aurkeztu dira kargu honetarako, eta bera da herrian erroldatuta dagoen bakarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide