
Zarauzko Surf Eskolak 20. urteurrena bete du aurten. Hori dela eta, ekitaldi berezia antolatu dute biharko. Besteak beste, surf eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute, eta argazki zaharren erakusketa izango da; guztia Donibane Plazan duten egoitzan.
Era berean, urtean zehar antolatu dituzten ekimenetan ateratako argazkiak erakutsiko dituzte, eta bizkotxo lehiaketa egin. Herritar oro bertan parte hartzera gonbidatu dute antolatzaileek.