Plana Ez plataformak Alde Zaharreko Plan Bereziaren aurka helegitea jarri du EAEko Justizia Epaitegi Gorenean

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 1a

Plana Ez plataformak helegitea jarri du EAEko Justizia Epaitegi Gorenean, Alde Zaharreko Plan Bereziaren aurka. Ildo horretatik, epaia atera bitartean plana geldituta egongo da. Larunbatean 18:00etan gaiaren inguruko bilera egingo dute plataformako ki...

Plana Ez plataformak helegitea jarri du EAEko Justizia Epaitegi Gorenean, Alde Zaharreko Plan Bereziaren aurka. Ildo horretatik, epaia atera bitartean plana geldituta egongo da. Larunbatean 18:00etan gaiaren inguruko bilera egingo dute plataformako kideek, Gaztelekuan. Bertan auziaren nondik norakoak azalduko dizkie bertaratzen diren guztiei. Bestalde, igandean Arraio Irratian izango da plataformako ordezkari bat Alde Zaharreko Plan Bereziaren inguruko azalpenak emate aldera, 21:00-23:00 bitartean.
Udalak, bere aldetik, kaltetuekin biltzeko konpromisoa hartu du datozen egunetan. Bilkura horretan planarekin zer egin eztabaidatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide