Euskararen eguna ospatuko du Eskualtxeta gaztetxeak

Onintza Lete Arrieta 2011ko azaroaren 30a

Abenduaren 3a, larunbata, euskararen nazioarteko eguna da eta, beste hainbat eragilek bezala, Eskualtxeta gaztetxeak ere eguna ospatzea erabaki du.  Iluntzean hasiko dituzte ospakizunak gazteek: 19:00etan, triki-kantu-txistu poteoa egingo dute kalez kale eta tabernaz taberna. 21:30ean, berriz, bertso-afari musikatua egingo dute. Txartelak Txasko eta Mahasti tabernetan jarri dituzte salgai, eta menua zein izango den aurreratu dute: entsalada; saiheskiak parrillan, patatekin lagunduta; gazta eta irasagarra; eta edateko ura, sagardoa, patxarana eta uxuala (orujo). Afaria animatzen herriko bertsolari eta musikariak ariko dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide