Etzi amaituko da Lizardi Sarirako lanak aurkezteko epea

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 30a

Ostiralean amaituko da Xabier Lizardi Sarirako lanak aurkezteko epea. Urtero legez, Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du lehiaketa, eta haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuinen ekoizpena bultzatzea du helburu. Idazle helduei zuzenduta dag...

Ostiralean amaituko da Xabier Lizardi Sarirako lanak aurkezteko epea. Urtero legez, Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du lehiaketa, eta haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuinen ekoizpena bultzatzea du helburu. Idazle helduei zuzenduta dago Lizardi Saria.
Aurketuriko lanek, jatorriz euskaraz idatzitakoak, jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketan saritu gabeak izan beharko dute. Gaia librea izango da, eta partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake. Lan bakoitzaren bi ale bidali beharko dira, ongi josiak, zenbakituak eta izengoitiz sinatuak. Aparteko gutun-azal itxi baten barruan honakoak adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Gutxieneko luzera, berriz, 24.000 karakterekoa izango da. Udaleko Euskara Zerbitzura bideratu beharko dira lanak, Etxezabalara, edota euskaraz@zarautz.org helbidera igorri. Irabazleak 3.700 euroko saria eskuratuko du.
Honako idazleek osatuko dute epaimahaia: Jesus Mari Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta iazko Xabier Lizardi sariaren irabazle Arrate Egaña. Epaimahaiak egoki baderitzo, saria lan bakar bati eman arren, aipamen bat edo gehiago egin dezake, beste zenbait lanen bikaintasuna adierazteko. Epaia 2012ko urtarrilean emango da jakitera, eta argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko da, 2012ko apirilean, hain zuzen.Ohiko argitalpenaz gain, beste 2.400 ale kaleratuko ditu Zarauzko Udalak bere izenean, herriko eskola eta ikastetxeetako ikasleen artean banatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide