Bihar amaituko da Erakusleiho Lehiaketarako izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 30a

Bihar amaituko da Zumaiako XII. Erakusleiho Lehiaketan izena emateko epea. Lehiaketa herriko dendariei zuzenduta egongo da, baita tabernei eta jatetxeei ere. Bertan parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegora bertaratu beharko dute izena emateko, edota 943-14 33 96 telefonora deitu. Erakusleihoek gutxienez abenduaren 9tik urtarrilaren 6ra bitartean egon beharko dute apainduta. Tabernarien kasuan, berriz, abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra eduki beharko dituzte apaingarriak. Merkataritza eta marketing arloko adituek osatuko dute epaimahaia, eta ikusgai dauden produktuak, erakusleihoen gunea, kolorea, argia eta konposizioa izango dituzte kontuan, besteak beste. Irabazleak 200 euroko txartela eskuratuko du, eta bigaren sailkatuak, berriz, 100 eurokoa. Abenduaren 31n emango dute irabazlearen berri, 13:30ean Kofradian. Bertan, urteko merkatari edo ostalari onenaren saria ere banatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide