Eneko Balerdi dantzariak (Aia, 1981) L’akua ikuskizuna sortu du, Eusko Jaurlaritzaren Dantzan bilaka programaren barruan. Duela aste batzuk estreinatu zuen Bilbon, baina oraindik «guztiz gauzatu» gabe dagoela dio. Zisnearen egoera psikologikoa eta fisikoa islatzen du Balerdik, irudia eta mugimenduari berebiziko garrantzia emanez.
Zer da L’akua ikuskizuna?
Dantza sustatzeko programa baten barruan sortu dut ikuskizuna. Koreografo gazteak dantzan hastera bultzatzen dituen egitasmoa da, eta, horretarako, diru-laguntzak ematen ditu Eusko Jaurlaritzak. Diru-laguntzez gain, jarraipen teknikoa eta artistikoa egiten duen talde bat ere badugu. Hamar koreografo gazte bildu, eta topaketak egiten ditugu. Urtebeteko prozesua da. Zailtasunak partekatzen ditugu kideok.
L’akua ikuskizuna izendatzerakoan, lakua eta ura uztartu ditut. Izenak berak adiera horiek biltzen ditu. Zisnea da protagonista, eta ura oinarrizko elementua izanik, pertsonaia uraren hainbat egoeratan — solidoa, likidoa— irudikatu dut, animaliaren sentimenduei erreferentzia eginez.
Zer historio jorratzen duzu?
Historioak abiapuntu bat du, baina ez du narrazio jakinik. Gehien bat irudiaren bidez taularatzen dut zisnearen egoera. Zisneen lakua lanean oinarrituta dago; bertako irudia hartu dut. Nire ikuskizunean zisnearen sufrimendua adierazi nahi dut. Hala, haren emozioak gorpuztu ditut.
Ikuskizunak ez du mezu jakinik, baina pertsonaiaren hauskortasuna jorratu dut. Horretarako, uraren bi egoera fisiko aintzat hartu ditut: solidoa eta likidoa. Egoera bakoitzean mugimendu jakin batzuk eginez islatu dut protagonistaren sufrimendua. Ezinezko maitasunetik harago doa istorioa, eta mezua publikoaren esku utzi dut.
Nolatan sortu zenuen ikuskizuna?
Buruan bueltaka nuen irudia zen zisnearena. Halaber, oinetako puntadunak erabili ditut, hauskortasunaren sentimenduarekin bat datozelako. Prozesuan zehar asko aldatu da istorioa; hasierako zati batzuk kanpoan uztea erabaki nuen, ez dutelako helburua betetzen.
Taula gainean nola irudikatzen duzu hau guztia?
Mugimendu txikietatik abiatuta, handiagoak egiten ditut. Mugimenduek bizitasuna islatzen dute. Uraren egoera fisikoaren arabera, mugimendu batzuk arinak dira, askeagoak. Besteetan, aldiz, gorputza geldirik dago,
uraren solidotasunean oinarrituta.
Bakarka dantza egiteko ikuskizuna al da?
Bai, hala da. Zisneen lakua ikuskizunaren testuinguruan koka dezakegu, baina bakarkako lana da. Beste obran ezinezko maitasunaren inguruko sentimenduak lantzen dira, baina nireak bestelako zentzu du. Ez zait interesatzen maitasun sentimendua finkatzea. Horregatik, ez dut mezurik zabaltzen.
Zisneen lakua obraren antzekoa al da?
Bisualki zerikusi handia du, baina mugimenduen konposizioaren aldetik ez du inolako antzik. Hizkuntza oso apartekoa da, bietan oin puntetan lantzen bada ere. Nire ikuskizunean, ordea, mugimendu hizkuntza ez da klasikoa; garaikidean kokatuko litzateke, nik sortua delako.
Azaro hasieran Bilbon estreinatu zenuen lana. Nolako harrera izan zuen?
Harrera ona eta kritikoa izan zuen. Zenbait gauza oso argi nuen. Identifikatzeko errazak ziren gauzek erantzun oso ona izan zuten, oro har. Erritmoak eta ikuskizunaren egitura erraz ulertu ziren, ohikoak zirelako. Baina lanaren bigarren zatiaren aurkezpenak kritika gehiago izan zituen. Zentzu batean, espero nuen. Kritika eraikitzaileak, ordea, lana garatzeko aukera eman ohi du.
Orduan, lan prozesua zabalik al dago?
Bai. Bigarren zatia garatzen ari naiz, batez ere. Lehenengo zatiak itxura osatuagoa du. Ikuskizunaren zati baten errepresentazioa edo aurkezpena gehiago ikertu nahi nuke.
Eusko Jaurlaritzaren Dantzan bilaka egitasmoa zer da?
Hamar lagunen proiektuak aukeratzen ditu Eusko Jaurlaritzak. Sortzaileok elkar ezagutu dezaten topaketak egiten dituzte.
Bigarren aldiz ere elkartzen dira, prozesuaren lehen fasea egin ostean. Fase horretako zailtasunak edota ondorioak elkarbanatzen dituzte bigarren bileran. Aurrerago, bakoitzaren planak aurkezten dituzte. Oro har, berrelikatzea izan ohi da prozesu osoa.
Dantzariak sortze lana gara dezan, ezinbestekoa al da halako ekimenetan parte hartzea?
Ez dut uste hala denik. Diru-laguntza programa da Dantzan bilaka. Profesionalki lan egin ahal izateko diru-laguntzak beharrezkoak dira. Zalantzan dut, ordea, programa honen eskaintza
guztientzat egokia den. Batzuei oso ondo datorkie lana elkarbanatzea, eta gogoetak besteekin partekatzea. Beste batzuei, ordea, ez zaie hori interesatzen. Norberaren lana ez da zertan publikoaren aurrean erakutsi behar.
Aurrera begira, zer proiektu duzu esku artean?
Sorkuntza arloan aritzen naiz, eta interpretazio lanetan ere bai. Horiez gain, ordea, hezkuntza alorrean ere banabil, eta momentuz nire ibilbidea horretara ari naiz bideratzen. Duela urtebete sartu nintzen diru-laguntza programa honetan, baina aurretik irakaskuntzan berezitzea erabaki nuen. Ikerketa master bat egiten ari naiz, psiko-didaktikaren inguruan. Mondragon Unibertsitatean ere arte hezkuntzako eskolak ematen ditut. Testuinguru horretan lan gehiago ari naiz egiten. Halaber, Euskal Herriko Dantzari Profesionalen Elkarteko Zuzendaritzan nago duela urtebetetik, eta hainbat zeregin dut hor ere. Beraz, zenbait proiektu dut eskuartean.
Orduan, dantza alde batera uzteko asmoa al duzu?
Ez. Bi disziplinak uztartzea posible dela uste dut. Oraingoz hezkuntzari lehentasuna ematea erabaki dut, eta dantza, beharbada, bigarren mailan utziko dut zenbait urtetan, hezkuntzan arloari denbora asko eskaini behar diodalako.
Dantzariaren figura anitza da dantza garaikidean. Ehuneko ehunean dantzaria izatea ohikoa da interpete klasikoetan. Gurean, ordea, dantzaria denak beste lanen bat egiteko grina badu. Izan ere, ikasketa garaian sormena asko landu behar izaten da.
Alderdi asko jorratzen ditu dantza ikasten ari dela. Ondorioz, dantzari garaikideak soslai pluralagoa izan ohi du. Koreografoek,
oro har, tailerrak ematen dituzte, eta prozesuak askoz gehiago
irekitzen dituzte. Hezkuntzara ere asko irekitzen dira, eta ni ere hor kokatu naiz. Gaur egun, beharbada, hezkuntzari denbora gehiago eskainiko diot, baina dantzari ez dizkiot ateak itxiko, dena den.