Aizarnazabalen gaur plenoa egingo dute

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 30a

Aizarnazabalgo Udalak gaur (azaroak 30) azaroko udalbatzarra egingo du, 20:00etan, udaletxean. Ohiko osoko bilkura izango da. Bertan landuko duten lan zerrenda honakoa da: azken plenoko akta onartzea edo ez; alkatearen dekretuak; ordainketa eta diru kontuak; bizitza eta istripu aseguruen kontratuak; eta, galdera eta erreguak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide