Iturbide kalea trafikoari itxita izango da hainbat lan egiteko

Karkara.eus 2011ko azaroaren 30a

Abenduak 1, 2 eta 5ean itxiko dute

Iturbide kaleko 13. zenbakian ura, saneamendua, argi indarra, komunikazioa eta eremu guztien urbanizazio lanak egin behar

dituztenez, abenduaren 1ean, 2an eta 5ean, 08:00etatik 18:00etara bitartean trafikoan honako...

Abenduak 1, 2 eta 5ean itxiko dute

Iturbide kaleko 13. zenbakian ura, saneamendua, argi indarra, komunikazioa eta eremu guztien urbanizazio lanak egin behar dituztenez, abenduaren 1ean, 2an eta 5ean, 08:00etatik 18:00etara bitartean trafikoan honako aldaketak izango dira:

• Iturbide kaleko 13. zenbaki inguruko trafikoa bi norabideetan itxi egingo da, tarteka txandatuz, ibilgailuentzako irekitzeko aukera dagoenean irekiz.

• Kale Nagusia, Antxiola eta San Martin ingurukoek herrira joateko N-634 errepidera jaitsi beharko dute. Era berean, aipatutako kaleetara joateko Txanka bidetik San Martin bidea hartu beharko dute gidariek

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide