Hurrengo urterako mendian ibiltzeko behar den federatu txartela ateratzeko prozesua dagoenekoz martxan dago. Txartela egiteko aukerak: bete behar den orria goiko estankoan eskatu, bete eta bertan entregatu; blogetik deskargatu, bete eta estankoan entregatu; edota blogetik deskargatu, bete, eta email batez guri bidali (indamendi1@gmail.com). Dena den,
blogean dago informazio guztia, bete beharreko dokumentua, prezioak eta abar. Komentatu, mendian ibiltzen diren guztiak komeni dela federatuta egotea. Beste zenbait abantailez gain, edozein istriputan babestuta egongo dira; federatzen ez direnak, berriz, beren ardurapean gelditzen dira.