Duela 25 urte egin zuen Urola trenak azken bidaia. Orduko agintariek erabaki zuten ez zela garraiobide egokiena Urola bailarako herriak lotzeko, eta errepidearen alde egin zuten apustu. Azken urteotan, baina, Urola trena berreskuratzeko aukeraz mintzatu dira tarteka. Azken albistea Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean irakurri dugu: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak lehiaketa deitu du, "bidaiariak garraiatzeko Azpeitia eta Zumaia artean Urola trena berriro martxan jartzearen bideragarritasuna eta aukerak ikusteko azterlana" idatziko duen zerbitzua kontratatzeko. Hemen irakur dezakezue deialdia: