Ruben Nogalesek Azpeitiko boulder txapelketa irabazi du

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 29a

Joan den larunbatean, azaroaren 26an, Euskal Presoak Euskal Harrietara V. Boulder Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Gaztetxean. Hiru mailatan banatu zuten txapelketa eta, guztira, 70 bat lagunek hartu zuten parte. Elite mailakoen artean hamar eskalatzail...

Joan den larunbatean, azaroaren 26an, Euskal Presoak Euskal Harrietara V. Boulder Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Gaztetxean. Hiru mailatan banatu zuten txapelketa eta, guztira, 70 bat lagunek hartu zuten parte. Elite mailakoen artean hamar eskalatzaile lehiatu ziren eta Ruben Nogales zestoar eskalatzaileak irabazi zuen.
Goiz eta arratsaldez jokatu ziren eskalada txapelketako saioak eta jendez betetan egon zen Azpeitiko Gaztetxea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide