
Maddi Gomez ikasleak irabazi du Euskararen Eguneko Itsaskor Lehiaketa. Hori dela eta, 100 euroko txartela eskuratu du herriko dendetan euskarazko kultur produktuetan xahutzeko. Horrez gain,Gomezek egindako irudia daramaten 5.000 itsaskor banatuko dituzte eta 100 bat kartel inprimatu. Lore Ladron de Gevararen, Virginia Gutierrezen eta Leire Agirreren lanek ere aipamen berezia jaso dute. Horiek ere izan dute saria: 30 euroko txartela aipatu produktuak erosi ahal izateko. Guztira, 156 lan aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta horiekin guztiekin erakusketa antolatuko dute Gaztelekuan. Era berean, parte-hartzaile guztien artean Xabier Lizardiaren 25. urteurrenean argitaratutako hamar bilduma zozkatuko dituzte. Argazkian, lehiaketan parte hartu duten ikasleak, ikastetxeetako maisuak eta Euskara zinegotzi Gari Berasaluze, besteak beste.