Aste osoko egitaraua, Euskararen Egunaren harira

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 29a

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute eskualdeko herritarrek abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko Deunaren egunean. Aurten, gainera, berrikuntzak izango dira egitarauan. Zarautzen egitaraua zabaldu dute, eta haurrei izan ezik, gazteei zuzendutako jardunaldiak izango dira. Ildo horretatik, hainbat film emanaldi antolatu dute. Ostiralean Ordezko andereñoa eta Bertsolari filmak eskainiko dizkiete DBHko eta Batxilergoko ikasleei. Bestalde, Finlandia saioa barrutik ezagutzeko aukera izango dute herriko gazteek, Egoitz Lasaren eskutik. Horrez gain, Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Udalak abenduaren 7rako. «Euskal kulturaren eta sormenaren gunera» joango dira hala herriko hainbat ikasle. Egitaraua Azaroak 30, bihar. - 09:00etan, Egoitz Lasa La Salle Ikastetxeko DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, eta zenbait sketch eskaini. - 09:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontalari saioa eskainiko die La Salle Ikastetxeko HH eta LHko ikasleei. - 10:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontalari saioa eskainiko die Antoniano Ikastetxeko LH lehenengo eta bigarren mailako ikasleei. - 11:15ean, Egoitz Lasa Antoniano Ikastetxeko DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, eta zenbait sketch eskaini. Abenduak 1, osteguna. - 09:00etan, Egoitz Lasa Salbatore Mitxelena Ikastolako DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, [...]


Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute eskualdeko herritarrek abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko Deunaren egunean. Aurten, gainera, berrikuntzak izango dira egitarauan. Zarautzen egitaraua zabaldu dute, eta haurrei izan ezik, gazteei zuzendutako jardunaldiak izango dira. Ildo horretatik, hainbat film emanaldi antolatu dute. Ostiralean Ordezko andereñoa eta Bertsolari filmak eskainiko dizkiete DBHko eta Batxilergoko ikasleei. Bestalde, Finlandia saioa barrutik ezagutzeko aukera izango dute herriko gazteek, Egoitz Lasaren eskutik.
Horrez gain, Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Udalak abenduaren 7rako. «Euskal kulturaren eta sormenaren gunera» joango dira hala herriko hainbat ikasle.

Egitaraua
Azaroak 30, bihar.
- 09:00etan, Egoitz Lasa La Salle Ikastetxeko DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, eta zenbait sketch eskaini.
- 09:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontalari saioa eskainiko die La Salle Ikastetxeko HH eta LHko ikasleei.
- 10:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontalari saioa eskainiko die Antoniano Ikastetxeko LH lehenengo eta bigarren mailako ikasleei.
- 11:15ean, Egoitz Lasa Antoniano Ikastetxeko DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, eta zenbait sketch eskaini.
Abenduak 1, osteguna.
- 09:00etan, Egoitz Lasa Salbatore Mitxelena Ikastolako DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, eta zenbait sketch eskaini.
- 09:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontalari saioa eskainiko die Orokieta Herri Eskolako LH lehenengo mailako ikasleei, Haur Hezkuntzako eraikinean.
- 10:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontaketa saioa eskainiko die Orokieta Herri Eskolako HH bosgarren mailako ikasleei, Haur Hezkuntzako eraikinean.
Abenduak 2, ostirala.
- 09:00etan, Egoitz Lasa Lizardi Institutuko DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, eta zenbait sketch eskaini.
- 09:00etan, Ordezko andereñoa filma eskainiko diete Salbatore Mitxelena Ikastolako eta La Salle Ikastetxeko DBH lehenengo mailako ikasleei, Modelo zineman.
- 09:15ean, trikitilariak izango dira Salbatore Mitxelena Ikastolan. Bi orduko saioa eskainiko dute.
- 09:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontalari saioa eskainiko die Salbatore Mitxelena Ikastolako HH hirugarren eta laugarren mailako ikasleei.
- 10:00etan, trikitilariak izango dira Antoniano eta La Salle Ikastetxeetan. Bi orduko saioa eskainiko dute.
- 10:15ean, trikitilariak izango dira Orokieta Herri Eskolan. Bi orduko saioa eskainiko dute.
- 10:30ean, Ainhoa Alberdik ipuin kontalari saioa eskainiko die Salbatore Mitxelena Ikastolako HH bosgarren eta LH lehenengo eta bigarren mailetako ikasleei.
- 11:30ean, Egoitz Lasa Lizardi Institutuko DBH 2. mailako ikasleekin bilduko da. Bertan, Finlandia saioko nondik norakoak azalduko ditu aktore zarauztarrak, eta zenbait sketch eskaini.
- 11:30ean, Bertsolari filma eskainiko diete Oteitza Lizeo Politeknikoko eta Monte Albertia Institutuko Batxilergoko bigarren mailako ikasleei, Modelo zineman.
Abenduak 7, asteazkena.
- 09:00etan, Durangoko Azokara joateko autobusa aterako da, Karmeliten komentu paretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide