Larunbatean Joxe Mari Perez Txuri zarauztarrak 24 urte bete zituen espetxean. Zigorra osorik bete duela-eta, bere kaleratzea eskatuz manifestazioa eta ekitaldia egin zuten herritarrek ostiralean. 275 pertsona inguruk hartu zuten ekimenotan, bertsolariek, dantzariek eta antzerkiz lagunduta. Ekitaldian kartzelan zein ihesita dauden zarauztarren senitartekoak gogoratu zituzten, eta Txurik egindako koadro bana eman zieten herriko preso ohiek.
