
Monakoko Alberto II.a printzea Balentziaga museoan izan zen ostiralean, jostun getariarrak bere amarentzat, Grace Kellyrentzat, egindako jantziak ikusi eta zentroa bisitatzeko. Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu Blanca Urgellek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria, Kultura eta Kirol Saileko Miren Ikerne Badiolak, Cristobal Balenciaga Fundazioko lehendakariorde Sonsolez Diaz de Riverak eta Getariako alkate Nika Lertxundik egin zioten harrera, besteak beste.
Museo bisitatu zuen Javier Gonzalez de Durana zuzendariaren eta bildumaren arduradun Miren Arzallusen gidaritzapean. Bere amarentzako egindako jantziei erreparatu zien bereziki, eta honakoa adierazi: “Ohorea da nire amak hainbeste miresten zuen goi joskuntzako arkitektoari eskainitako museoan egotea”.




