Haurren Eguna behar bezala ospatzeko, Getariako alkate Nika Lertxundik aginte makila pasatu berri dio Haizea Azagra alkate txikiari udaletxeko balkoian. Garai bateko arropak soinean, beste bost gazte izan ditu lagun Azagrak: Leire Aristi, Aratz Perez, Beñat esnal, Igotz Irigoien eta Marina Azagra. Horrenbestez, gaurko egunez, behintza, herriko haurrak izango dira Getariako jaun eta jabe. Getariako Guraso Elkarteak Haurren Eguna eta Alkate Txiki Eguna bateratu egin ditu aurten, eta ospakizunak larunbat arratsalderako nahiz gauerako antolatu ditu. Alkate Txikiak aginte makila hartu aurretik, arratsaldean zehar, jokoak eta tailerrak egin dituzte Berdura plazan, Gaglo gaztelekuko begiraleek bideratuta. Orain, berriz, meza jarraitzen ari dira Salbatore Deunaren elizan, eta gauean, afaria eta playback saioa izango dute Berdura plazan.
