Joxe Mari Perez ‘Txuri’-k hilabete honetan 24 urte bete ditu espetxean. Parot doktrina medio, ordea, bederatzi urtez luzatu diote zigorra. Hori salatzeko hainbat ekiman antolatu dituzte aste honetan zehar. Gaur, esaterako, elkarretaratzea egin dute udaletxe atarian. BIhar, berriz, manifestazioa egingo dute 19:00etan. Gerora ekitaldia izango da Musika Plazan.
