Igande honetan Getariako abesbatza entzuteko aukera izango da. Santa Zeziliaren egunaren harira emango dute kontzertua, eta tokia ez da nolanahikoa izango: Balentziaga museoan egingo dute saioa. Jazinto Isasti zuzendariaren aginduetara, hamar abestirekin gozatuko dituzte bertaratzen direnen belarriak. Kontzertua 12:30ean hasiko da.