Iberdrolako kable bat erre da Abeslari kalean

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 25a

Orioko udaltzainek adierazi dutenez, Abeslari kaleko 4. eraikinean Iberdrolako kable batekin "arazoak" izan dituzte goizean, eta erre egin da. Suiltzaileak joan dira bertara, eta udaltzainek jakinarazi dute dagoeneko konpondu dutela arazoa. Hala ere, lekuko batzuk adierazi dute "gas usain handia" dagoela kale horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide