Udaleko Kultur Sailak deialdia egin du herrian ikastaroak eman nahi dituen irakasle edo taldeei zuzenduta. Ikastaro berri hauek urtarrilaren amaieran hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2011/2012 ikasturtearen barne; eta kultura eta aisialdiaren ingurukoak izan beharko dute. Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten baldintzak eta eskaera orrian bete beharreko informazioa hemen behean eransten dira. Edonolako informazio gehiago nahi duenak Alondegia kultur etxera jo dezake, 943- 86 10 56 telefonora edo kultura@zumaiakoudala.net emailera. Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 7an amaituko da.