Lilas antzezlanak, umoretsu, emakumeen hormonak ditu hizpide: adoleszentzia, amatasuna, menopausia eta, batez ere, hilekoaren aurreko tentsioa (TPM). Objektu-emakumeak, kontsumitzaile konpultsiboak, dibak, samurrak, basatiak...Egun sentiberak eta egun are sentiberagoak. Maitagarri garrantzitsuak, aldarte hutsak. Tentsioak, koloreak, aire gabezia, libidoa gora, libidoa behera...Emozioen errusiar mendia, sumendia... Azaroak 26an (22:00etan), Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez turismo bulegoan eros daitezke (5€, gazte txartelarekin 3€). Ikuskizuna gazteleraz izango da.