Hondakin organikoen edukiontzia erabiltzeko ikastaroa ostiralean

Karkara.eus 2011ko azaroaren 24a

Edukiontzi horietan zer bota daitekeen eta zer ez azalduko dute

Azaroaren 25ean, ostiralarekin, biohondakinak gaika biltzeko informazioa emango dute Aiako Kultur Etxean. Informazioa ez ezik behar den materiala ere jasoko dute gerturatzen direnek. Gu...

Edukiontzi horietan zer bota daitekeen eta zer ez azalduko dute

Azaroaren 25ean, ostiralarekin, biohondakinak gaika biltzeko informazioa emango dute Aiako Kultur Etxean. Informazioa ez ezik behar den materiala ere jasoko dute gerturatzen direnek. Guztira sei saio izango dira honako ordu hauetan: 17:00 -17:30 - 18:00 - 18:30 - 19:00-19:30.

Besteak beste jakinaraziko diete banatutako poltsak konpostagarriak direla, beraz, edukiontzi marroietarako baino ezin direla erabili, edukiontzi horietan sartuz gero birziklatze prozesua nabarmen eragozten dutelako.

Edukiontzi horietan zer bota behar duten ere azalduko diete, hau da, etxean, baratzean eta lorategian sortutako biohondakinak, kozinatuak zein kozinatu gabeak.

  • Landare jatorrikoak: fruta, barazki, lekale, pasta eta arroz hondakinak; fruta hezurrak, lore eta landare hondakinak, alpistea, baratzeko hondakinak, belarra eta inausketako hondakinak.
  • Animali jatorrikoak: haragi, arrautza, arrain eta marisko hondakinak, haragi eta arrain hezurrak eta gazta eta azala.
  • Besteak: Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mukizapiak, madalena paperak eta kartoizko arrautza-ontziak zikinak baldin badaude, bestela denak edukiontzi urdinera bota; kafe hondarrak eta iragazkiak eta infusio hondarrak eta poltsatxoak; ogi, galleta eta opil hondakinak; arrautza oskolak eta fruitu lehorren azalak; kortxo naturalezko tapoiak eta txotxak.

Bestalde, ezingo dira edukiontzi marroira bota errautsak, lurra, pardelak, komuneko papera, konpresak eta tanpoiak. Horiek zabor edukiontzietan bota behar dira.

Zabor organikoa botatzeko edukiontzi handiak jarrita daude jadanik herri kaskoan bi eta Andatza eta Santio Erreka auzoetan bana. Orain, Arratola aldean beste bat jarriko dute. Aurrerantzean ere zabor bilketa hori bultzatzeko asmoa dute Udaletik herritar gehiagorengana iristeko.



Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide