Gurutze Jubilatu Elkarteak gaztaina jana antolatu du larunbatean

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 24a

Gurutze Jubilatu Elkarteak gaztaina jana antolatu du larunbaterako, azaroaren 26rako. 19:00etan hasiko da, erretiratuen elkarteko tabernan. Gaztaina kateko aukera bertara joaten diren guztiek izango dute.

Abenduaren 11n, berriz, lagunarteko bazkaria eg...

Gurutze Jubilatu Elkarteak gaztaina jana antolatu du larunbaterako, azaroaren 26rako. 19:00etan hasiko da, erretiratuen elkarteko tabernan. Gaztaina kateko aukera bertara joaten diren guztiek izango dute.
Abenduaren 11n, berriz, lagunarteko bazkaria egingo du Zestoako erretiratuen elkarteak. Arozena Hotelean egingo dute bazkaria eta bazkaltzeko izena emateko epea zabaldu dute. Abenduaren 11n, bazkariaz gainera, 12:00etan meza izango da eta bazkide omenaldien ekitaldia. Aurtengo honetan, Jose Maria Murua eta Emilia Olazabal omenduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide