Azaroak 25ean Jostailu Erabileen Azokarako jostailu bilketa egingo dute

Karkara.eus 2011ko azaroaren 24a

Zaragueta Eskolan, Ikastolan eta Kosta Tailerrean batuko dituzte

Abenduaren 17an, larunbata, Jostailu Erabilien Azoka izango da egun

osoan zehar Plazan. Horretarako, herritarren laguntza eskatu nahi dute Herrio Natur Taldeko kideek: Zuen etxeetan er...

Zaragueta Eskolan, Ikastolan eta Kosta Tailerrean batuko dituzte

Abenduaren 17an, larunbata, Jostailu Erabilien Azoka izango da egun osoan zehar Plazan. Horretarako, herritarren laguntza eskatu nahi dute Herrio Natur Taldeko kideek: Zuen etxeetan erabiltzen edo behar ez dituzuen jostailuak badituzue, orain duzue horiei guztiei erabilera berri bat emateko aukera.

Azokarako, ordea, jostailuak jaso behar dituzte antolatzaileek eta eguna baino lehen jostailuen bilketa egingo dute. Aurten, beste urteekin alderatuta, egun gehiagotan  jasoko dituzte jostailuak eta eskoletara ere zabalduko dute ekimena. Horrela, beraien asmoa da balore garrantzitsuak lantzea: elkartrukea eta berrerabilpena, eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea.

Bilketa egunak

  • Azaroak 25,  ostirala:

16:00etatik 17:00etara Zaragueta Eskolan

16:30etik 17:30era Ikastolan

18:00etatik 20:00era Kosta Tailerrean

  • Abenduak 15, osteguna

18:00etatik 20:00etara Kosta Tailerrean

Biltzen dituzten jostailu guztiak abenduaren 17ko azokan, plazan,  jarriko dituzte ikusgai, goizean 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 18.00etara.

Truke sistema

Bilketa egunetan etxetik eramandako jostailuak sailkatu egingo dituzte hiru koloreren arabera: horia, urdina edo gorria. Nahi izanez gero koloretako txartel bat jasoko dute azoka egunean kolore berdineko txartela duen beste jostailuren batengatik trukatzeko. Horretarako, mahaietan izango ditugun jostailu guztiak ondo-ondo begiratu eta gustukoena aukeratzea izango duzue. Beste aukera bat izango da azokara hurbiltzen direnek egun horretan etxetik eramandako jostailuak azokan jarritakoekin trukatzea. Bestalde, larunbat arratsaldean, azken orduan, jostailurik eraman ez dutenek, txartelik ez dutenek, alegia, gustuko duten jostailu hori etxera eramateko aukera izango dute.

Baldintzak

Ekimen honetan parte hartu ahal izateko  baldintza hauek bete beharko dira:

  • Jostailuak osorik egon behar dute, egoera onean. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko.

  • Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin joan beharko dute.

  • Behin azoka amaitutakoan, inork eraman ez dituen jostailuak, irabazi asmorik gabeko erakunde batetara bideratuko dira.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide