Aranburu eta Collazo, surflari onenekin lehian

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko azaroaren 24a

Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrek munduko surflari onenekin neurtuko dituzte indarrak datozen egunotan. Hawaiien daude bi gazteak, bertan jokatuko duten Hawaii Triple Coronan parte hartzeko. Hiru probek osatzen dute aipatu txapelketa—Reef...

Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrek munduko surflari onenekin neurtuko dituzte indarrak datozen egunotan. Hawaiien daude bi gazteak, bertan jokatuko duten Hawaii Triple Coronan parte hartzeko. Hiru probek osatzen dute aipatu txapelketa—Reef Hawaiian Pro, Vans World Cup eta Billabong Pipe Marters— eta aurtengo surf denboraldiari emango diote amaiera. Lehenengo txapelketa Oahu irlan ari dira jokatzen. Collazok emaitza onak lortu ditu, dagoeneko hiru txanda gaindituz. Lehenengoan bertako Kevin Sullivan, Billy Kemper eta Marcus Hickmanekin aritu zen lehian, eta epaileek emandako 12,60 punturekin lehenengo sailkatu zen.
Bigarren txandan, berriz, Joel Centeio, Kai Barger eta Tyler Newton hawaiiarrei egin zien aurre. Lehen postuan sailkatzea lortu zuen zarauztarrak, 11,16 punturekin. Hirugarrengoan, berriz, 13,33 puntu eskuratu, eta atzean utzi zituen Kolohe Andino estatubatuarra, eta Heath Joske australiarra. Hurrengo txandan Evan Geiselman estatubatuarrarekin, Kieren Perrow australiarrarekin eta Maxime Huscenot frantsesarekin neurtuko ditu indarrak.
Aranburu, berriz, Blake Thornton, Jack Freestone eta Sahun Cansdell australiarrekin lehiatu zen. Freesoneren atzetik bigarren postuan sailkatzea lortu zuen, 10.00 puntu eskuratu ostean. Tiago Pires portugaldarrari, William Cardoso brasildarrari eta Roy Powers hawaiiarrari egingo die aurre datorren txanda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide