Agerraldia egingo dute Bilduk eta Orainek

Karkara.eus 2011ko azaroaren 23a

Arraunerako teknifikazio zentroaren inguruko azalpenak emango dituzte

Bihar, azaroaren 24a, osteguna, Bilduk eta Orainek, Orioko Udaleko gobernuan dauden bi taldeek agerraldia egingo dute, iluntzeko 20:00etan, Ikastolako eraikin berriko aretoan. Bile...

Arraunerako teknifikazio zentroaren inguruko azalpenak emango dituzte

Bihar, azaroaren 24a, osteguna, Bilduk eta Orainek, Orioko Udaleko gobernuan dauden bi taldeek agerraldia egingo dute, iluntzeko 20:00etan, Ikastolako eraikin berriko aretoan. Bilera irekia izango da herritar guztientzat.

Arraunerako eta piraguismorako teknifikazio zentroaren lanak aurrera doaz eta hasiera hasieratik ari gara gobernuan gauden Bildu eta Orain gaiaren inguruko jarraipena egiten. Lortutako diru-sarreren eta proiektuaren gastuen inguruko azalpena emateko antolatu dute agerraldia bi taldeek eta aurrera begira dituzten lehentasunak ere azalduko dituzte bileran bertan.

Herritarrei bertaratzeko eskatzen diete Bilduk eta Orainek bidali duten prentsa oharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide