Euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko irakurle taldea jarriko da martxan abenduan. Helburua izango da hilean behin biltzea eta hilabete horretan irakurri den euskarazko liburua komentatzea. Taldea biltzen den egunerako partaideek liburua irakurrita eraman beharko dute, beraz, eta gero Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak gidatutako saioetan irakurritakoari buruz hitz egin ahal izango da.