Dagoeneko zabaldu dute haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea. Interesa dutenek abenduaren 14a bitartean Aritzbatzalde Polikiroldegira bertaratu beharko du izena emateko. Jakinarazi dutenez, ikastaroetan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra bete beharko dute haurrek: 2008. urtean edo lehenago jaio izana.
Eskolak urtarrilaren 9an hasiko dituzte, eta martxoaren 23ra bitartean iraungo dute. 0-1 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira, hau da, dortoka eta karramarro mailakoei. Ikastaroak oinarri-oinarrizkoak izango dira, beraz. Talde bakoitzean gehienez zortzi haur onartuko dituzte. Eskolak hiru eta bost urte bitarteko haurrei zuzenduta badaude ere, umeen gaitasunari erreparatuko zaio gehienbat.
Igerileku txikian egingo dituzte, astean bitan arratsaldez. Eskola bakoitzak 35 minutuko iraupena besterik ez du izango. Iaz 420 haurrek hartu zuten parte ikastarootan.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak Udal kiroldegira jo beharko du edota 943005123 telefonora deitu.
.