Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan, atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio emateko taldekako saioak antolatu ditu. Saio hauen bidez, legearen edukia azaltzeaz gain, bere eragin praktikoa ere argituko da atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan. Astelehenean izango da hitzordua, Etxezabalako aretoan 19:00etan.@font-face { font-family: “Bookman Old Style”; }@font-face { font-family: “Univers-Bold”; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: “Times New Roman”; }h1 { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; page-break-after: avoid; font-size: 12.5pt; font-family: “Times New Roman”; }span.Ttulo1Car { font-family: Univers-Bold; font-weight: bold; }div.Section1 Saioak atzerritarrei, atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei zein atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten bertakoei daude zuzenduta.
Biltzeneko—Eusko Jaurlaritzako integrazio eta kultur arteko elkarbizitza zerbitzua—Lege-Aholkularitzako abokatu batek atzerritartasunaren araudiari buruzko galderei erantzungo dizkie. Arlo desberdinetan legeak duen eraginari buruzko zalantzak argituko ditu: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, horiek berritzeak, familiak biltzea, ikasleak, herritartasuna, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak eta kanporatzeak, besteak beste.