‘Kaleak okupatu’ ekimena, emakumeenganako indarkeria salatzeko

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 23a

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna ostirala izango da, baina aste guztirako salaketa ekitaldiak antolatu dituzte Parekidetasun Kontseiluak, Bilgune Feministak, Sorginak taldeak eta Bidez Bide elkarteak. Ostiralean bertan, esaterako, Okupatu kaleak ekimena egingo dute, 18:00etan, udaletxeko plazan. Larunbatean, berriz, 10:00etatik 14:00etara Autodefentsa Txokoa izango da martxan kiroldegian, eta abenduaren 1ean eta 15ean, 19:00etan, Antoniano aretoan zinema emanaldia eskainiko dute Mugarik Gabekoek. Era berean, merkatu plazan emakume sortzaileei buruzko erakusketa jarriko dute bi egun horietan. Datu gordinak Urtez urte gordinak dira Urola Kostan indarkeria jasaten duten emakume kopuruaren inguruko datuak eta gertaerak. Herririk herri eraso sexistak izan dituzten emakumeen kasuak aztertuta, gehienetan gazteak eta euskal herritarrak dira. Baina indarkeria nozitu dutenetatik gutxik jartzen dute salaketa epaitegian. Hala gogorarazi du Urola Kostako Koordinadora Feministak. Baita aurten Euskal Herrian zazpi emakume hil dituztela eta batek desagertuta jarraitzen duela ere. «Euskal Herrian tratu txarrak izaten dituzten emakumeen zerrenda etengabea da. Bi egunetik behin tratu txarrengatik norbait atxilotu egin dutela irakur dezakegu egunkarietan. Gertaerei erreparatuz gero, aurten ere garbi geratu da Urola Kosta ez dela eskualde isolatu bat. Hemen ere gertaera lazgarriak pairatzen jarraitzen dugu», diote Urola Kostako Koordinadora Feministako kideek. Eta Zarautz ez da kasu isolatua. Aurten Zarautzen 11 tratu txar kasuren berri izan dutela jakinarazi [...]


Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna ostirala izango da, baina aste guztirako salaketa ekitaldiak antolatu dituzte Parekidetasun Kontseiluak, Bilgune Feministak, Sorginak taldeak eta Bidez Bide elkarteak. Ostiralean bertan, esaterako, Okupatu kaleak ekimena egingo dute, 18:00etan, udaletxeko plazan. Larunbatean, berriz, 10:00etatik 14:00etara Autodefentsa Txokoa izango da martxan kiroldegian, eta abenduaren 1ean eta 15ean, 19:00etan, Antoniano aretoan zinema emanaldia eskainiko dute Mugarik Gabekoek. Era berean, merkatu plazan emakume sortzaileei buruzko erakusketa jarriko dute bi egun horietan.
Datu gordinak
Urtez urte gordinak dira Urola Kostan indarkeria jasaten duten emakume kopuruaren inguruko datuak eta gertaerak. Herririk herri eraso sexistak izan dituzten emakumeen kasuak aztertuta, gehienetan gazteak eta euskal herritarrak dira. Baina indarkeria nozitu dutenetatik gutxik jartzen dute salaketa epaitegian. Hala
gogorarazi du Urola Kostako
Koordinadora Feministak.
Baita aurten Euskal Herrian zazpi emakume hil dituztela eta batek desagertuta jarraitzen duela ere.
«Euskal Herrian tratu txarrak izaten dituzten emakumeen zerrenda etengabea da. Bi egunetik behin tratu txarrengatik norbait atxilotu egin dutela irakur dezakegu egunkarietan. Gertaerei erreparatuz gero, aurten ere garbi geratu da Urola Kosta ez dela eskualde isolatu bat. Hemen ere gertaera lazgarriak pairatzen jarraitzen dugu», diote Urola Kostako Koordinadora Feministako kideek.
Eta Zarautz ez da kasu isolatua. Aurten Zarautzen 11 tratu txar kasuren berri izan dutela jakinarazi dute Udaletik, iaz baino zazpi gutxiago. 11 kasu horietatik hiru tratu txar fisikoak izan dira, lau psikologikoak, eta hiru tratu txar fisiko zein psikologikoak. Guztiak indarrean dagoen Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktimei laguntza hobetzeko neurrien protokoloa-ren bidez artatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide