Urtez urte gordinak dira Urola Kostan indarkeria jasaten duten emakume kopuruaren inguruko datuak eta gertaerak. Herririk herri eraso sexistak izan dituzten emakumeen kasuak aztertuta, gehienetan gazteak eta euskal herritarrak dira. Baina indarkeria nozitu dutenetatik gutxik jartzen dute salaketa epaitegian. Hala
gogorarazi du Urola Kostako
Koordinadora Feministak.
Baita aurten Euskal Herrian zazpi emakume hil dituztela eta batek desagertuta jarraitzen duela ere.
«Euskal Herrian tratu txarrak izaten dituzten emakumeen zerrenda etengabea da. Bi egunetik behin tratu txarrengatik norbait atxilotu egin dutela irakur dezakegu egunkarietan. Gertaerei erreparatuz gero, aurten ere garbi geratu da Urola Kosta ez dela eskualde isolatu bat. Hemen ere gertaera lazgarriak pairatzen jarraitzen dugu», diote Urola Kostako Koordinadora Feministako kideek.
Herrietako egoera makurra
Udaletxeko gizarte zerbitzuetatik eta parekidetasun sailetatik jasotako datuak dira Urola Kostako egoera larriaren adierazgarri. Azkoitian tratu txarrak jasota aurten zazpi emakume hartu dituzte Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean: «Horietatik sei beren kabuz etorri dira udaletxera, eta beste bat Ertzaintzatik bideratu dute».
Azpeitian, Udalak emandako datuen arabera, are gordinagoa da egoera. Dagoeneko hemezortzi emakumek jo dute Udaleko arreta zerbitzuetara, emakumeenganako indarkeria motaren bat jasan dutelako. Horietatik %66 jaiotzez euskal herritarra
da, eta erdia 40 urte baino gutxiagokoa. «Horrek erakusten du belaunaldi berrietan ere emakumeenganako indarkeria badagoela», azaldu dute Azpeitiko Udaletik. Indarkeria jasan duten hemezortzi emakume horietatik bostek jarri dute salaketa; hau da, %27,7k. «Datu horiek garbi adierazten dute, emakumeenganako indarkeria gizarteko arazo larrienetakoa da, eta Azpeitia ez da salbuespena».
Zumaiako datuak ere kezkagarriak dira. Azken hamaika hilabeteetan indarkeria matxista jasan duten hamar kasu izan dituzte, Udalak jakinarazi duenez; horietako bostek laguntza juridikoa izan dute; lau emakumek, berriz, laguntza psikologikoa izan dute, «tratu txarrengatik eta sexu indarkeriagatik». Emakume batek, berriz, larrialdietako ostatua eskatu du.
Zestoa ere ez da salbuespena. Bertako udaletxean aurten hiru emakume hartu dituzte tratu txarrak jaso dituztelako. Horietatik bakarrak jarri du salaketa. Emakumeekiko indarkeria jasan dutenetatik bat 25-30 urte bitartekoa da, eta beste biak 30-45 urte artekoak. Hirutik bi euskal herritarrak dira.
Orion, bestetik, Udalak jakinarazi du aurten bi emakumek jo dutela Gizarte Zerbitzuetara laguntza eske. Egoeraren arabera protokoloa bat edo bestea jarraitu behar izaten da, baina tratamendu psikologikora bideratu dituzte kasuok, oro har. Getarian emakumezko batek jo du Gizarte Zerbitzuetara, eta hori ere tratamendu psikologikoa hartzera bideratu dute. Aia da salbuespenetako bat. Izan ere, 2011n ez dute gisa horretako gertaerarik jakin.
Bestalde, aurten Zarautzen 11 tratu txar kasuren berri izan dutela jakinarazi dute Udaletik, iaz baino zazpi gutxiago. 11 kasu horietatik hiru tratu txar fisikoak izan dira, lau psikologikoak, eta hiru tratu txar fisiko zein psikologikoak. Guztiak indarrean dagoen Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktimei laguntza hobetzeko neurrien protokoloa-ren bidez artatu dituzte.
Errealitate hori salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte tokian tokiko udalek, koordinadora nahiz bilgune feministak.
ESKUALDEKO EGITARAUA
Azaroak 23, gaur
Azpeitia.
- 19:30ean, Emakumeen Txokoan. Indarkeria matxisten aurka Mugarik Gabekoen filma. Emango dituzten filmak:
20 urte (Kuba) eta Martxan (Euskal Herria).
Azaroak 25, ostirala
Azkoitia.
- 19:30ean, herriko plazan, elkarretaratzea.
Azpeitia.
- Goizean zehar, mobilizazioak ikastetxeetan.
- 19:00etan, herriko plazan, elkarretaratzea, indarkeria sexista salatzeko. Azpeitiko Bilgune Feministak deituta, Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udalak bat egin dute mobilizazioarekin.
Getaria.
- Arratsaldean, gaztelekuan muralak margotuko dituzte.
-19:00etan, elkarretaratzea, herriko plazan.
Zarautz.
- 18:00etan, udaletxeko plazan, Kaleak okupatu ekimena.
Zumaia.
- 17:30ean, Ludotekan, Zer erabilera ematen diegu jostailuei? tailerra, haurrei zuzenduta.
- 20:00etan, elkarretaratzea, Magnolioan, Urola Kostako Koordinadorak deituta.
-22:00etan, Aita Mari aretoan, No tengas miedo filma.
Azaroak 26, larunbata
Azpeitia.
- 10:00etan, Autodefentsa Txokoa, Emakumeen Txokoan.
Zarautz.
- 10:00etatik 14:00etara, kiroldegian, Autodefentsa Txokoa.
Zumaia.
- 11:30ean, Ludotekan, Zer erabilera ematen diegu jostailuei? tailerra, gurasoei zuzenduta.
- 22:00etan, Aita Mari aretoan, Lilas antzerkia.
Abenduak 1
eta abenduak 15
Zarautz.
- 19:00etan, Antoniano aretoan Mugarik Gabekoekin zinea.
- Abenduaren 1etik 15era, merkatu plazan, emakume sortzaileei buruzko erakusketa.
Abenduak 14, asteazkena
Zumaia.
- 18:00etan, haur liburutegian, Alondegian. Ipuinak sexistak al dira? tailerra, gurasoei zuzenduta. Aldi berean, haurrentzako ipuin kontaketa.
Aian, Aizarnazabalen, Beizaman, Errezilen, Orion eta Zestoan ez dute ekitaldirik antolatu.