‘Apaizac hobeto’ dokumentalak saria jaso du Ficab jaialdian

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 22a

Irungo (Gipuzkoa) Udalak antolatzen duen Ficab Bidasoako XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan Jon Maia zumaiarrak zuzendutako Apaizac obeto. Azken balea txaluparen kondaira dokumentalak saria jaso zuen joan zen larunbatean egin zuten sari banaketan. Jaialdiaren barruan, Arkeolan Fundazioak dibulgazio zientifikoa saritzen du, eta sail honen baitan irabazi du Maiaren dokumentalak saria; Mertxe Uranga Arkeolan Fundazioko zuzendariak adierazi duenez, «gure iraganean arima» jartzeagatik aitortu dute zumaiarraren lana: «Kultura ondarean maisutasunezko ariketa egin du, eta aurkikuntza arkeologikoa, ikerketa, arkeologia esperimentala, ahalegin eta sakrifikazio handiarekin elkartu ditu». Dokumentalak XVI. mendean Ternua eta Labrador joaten ziren baleazaleak birsortu ditu; orduko arrantzaleen antzera duela bost urte Albaola elkarteko sei kidek eginzuten espedizioa, eta horren egunerokotasuna eta bizimodua jorratzen du zumaiarrak zuzendutako lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide