Monakokoa Alberto II.a Balentziaga Museoan izango da bisitan datorren ostiralean, azaroaren 25ean. Jostun getariarrak haren ama Monakoko Grazia printzesari egindako jantziei erreparatuko die bisitariak. Izan ere, jantziok Monakoko Errege Etxeak eman zizkion doan museoari.
Bisitaldian Balentziaga Fundazioko kide batzuk ere izango dira: Eusko Jaurlaritzaren izenean eta Fundazioko lehendakari Blanca Urgell, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta Gazteria, Kultura eta Kirol diputatu Miren Ikerne Badiola, Nika Lertxundi Getariako alkatea, Sonsoles Diez de Rivera e Icaza, Eloy Martinez de la Pera Celada eta Agustin Medina Balenciaga, besteak beste.