Itsasoari begira. Horrela dauka burua Iñigo Manterolak (Orio, 1973), eta horixe islatzen du bere lanetan. Joan zen ostiraletik, erakusketa dauka Miarritzeko Anne Broitman galerian, eta arrantzaleen mugimenduak daude margoen oinarrian. Eskulturak eta argazkiak ere jarri ditu ikusgai. Hilabete eta erdian egongo dira ikusgai, eta, gero, sortzeko lanean buru-belarri sartuko da.
Ostiralean inauguratu zenuen Miarritzeko erakusketa, eta noiz arte egongo da ikusgai?
Hilabete eta erdi iraungo du, eta ordutegiari dagokionez, astelehenetan bakarrik egoten da itxita galeria.
Nola sortu zaizu aukera hau?
Bezero batek eskulturak erosi zizkidan hotel batean jartzeko, eta berak esan zidan ezagutzen duela Miarritzen galeria bat. Bertan, mugimendu handia izaten dela esan zidan, eta galeriara joan ginen. Horrela sortu zait aukera.
Lehendik ere erakutsi izan dituzu zure lanak etxetik kanpo. Mexikoraino ere heldu zara.
Euskal Etxean jarri nituen nire lanak, eta Gorka Larrañagarekin batera, 11 obra egin genituen, eta batera erakutsi Mexikon bertan. Miarritzen bertan ere erakutsi izan ditut lanak.
Aldea al dago hemen bertan ala kanpoan erakustearen artean?
Gastua handiagoa da, baina hemendik kanpo zure lana ezagutzeko aukera ematen dizu. Kanpoan ez zara ezaguna izaten, eta erakusketei esker, beste ate batzuk zabaltzen zaizkizu, jendea ezagutzeko aukera ematen dizutelako.
Izenik ba al du Miarritzen ikusgai jarri duzun erakusketak?
Ez, berez. Baina izena jar dakieke: Paseos por el soporte.
Zer esan nahi du izen horrek?
Arrantzaleei buruzkoa da erakusketa. Haien mugimenduak adierazteko lerroak dira, haien posturak. Hegaluzetara joan nintzen arrantzaleekin, bost bat egunerako, eta han ikusitakoak marraztu ditut. Izen horrek hau esan nahi du: arrantzalea desagertu egiten da, eta marrak bakarrik geratzen dira. Lapitza orritik kendu gabe marraztuta daude, dena segidan. Margoetan euskarria edo soportea orria, tela edo taula izaten da, eta horregatik jar dakieke Paseos por el soporte izena.
Beste ezaugarririk ba al dute?
Bai. Abstraktuak dira.
Margoez gain, beste lanik jarri al duzu erakusketan?
Bai, eskulturak eta argazkiak. Eskulturei ateratakoak dira argazkiak.
Zure obrari oso-osorik begiratzen bazaio, ezaugarri bera ikusten da: itsasoarekin lotura daukate gehienbat. Zer dela eta?
Etxetik jaso dut itsasoarekiko lotura. Aitona, aita eta lehengusuak arrantzaleak izatera, bertatik bertara bizi izan dut mundu hori guztia.
Aurrerantzean zer asmo dituzu?
Miarritzen bertan, beste erakusketa bat jartzeko proposamena jaso dut. Hotel ezagun batean izango da. Bertako lorategian eskulturak jartzeko aukera izango dut. Hainbat izar dauzka hotel horrek.
Eta gero zer?
Aurten, hainbat konpromiso hartu ditut, eta datorrenean lasaiago ibili nahi dut, beste patxada batekin. Aldaketa batzuk egingo ditut, eta sortzeko denbora hartuko dut. Hala ere, hemendik urtebeterako lotuta dauzkat pare bat erakusketa. Bat Iruñean izango da, eta bestea Madrilen.