Orioko Zaragueta Herri Eskolak Euskarazko Liburuen I. Truke Azoka antolatu du abenduaren 2rako, ostiralerako. Ekimenarekin euskarazko irakurketa
bultzatu nahi dute ikastetxeko
kideek, eta, horretarako, hurrengo egunean, abenduaren 3an, Euskararen Egunarekin bat
egingo dute. Bide batez,
Agenda 21 ekimenaren helburuak jarraituz, «liburuak berrerabiltzea» indartu nahi dute azokaren bidez.
Azoka aurrera eraman ahal izateko, herritarren laguntza behar dute, eta materialak jasotzeko epea zabaldu dute. Oriotarrek atzo izan zuten liburuak emateko lehenengo eguna, eta datorren ostirala, hilaren 25a, izango dute azkena.
Liburuak 16:00etatik 17:00etara utzi ditzakete Zaragueta Herri Eskolako sarreran. Ikastetxeko arduradunek liburuak «egoera onean» daudela egiaztatuko dute. Hala bada, abenduaren 2an
egingo duten truke azokan
erabiltzeko txartela jasoko dute herritarrek. Hasiera batean literatura jasotzeko asmoa dutela jakinarazi dute kideek, baina bestelako liburuak ere eraman daitezke ikastetxera. Izan ere, arduradunen ustetan, liburuen truke azoka «euskaraz irakurtzeko aukera polita» da, baita joera hori indartzeko ere.
Liburuak uzteko baldintzak
Ikastetxeak hainbat baldintza jarri du azokarako liburuei dagokienean. Liburu guztiak euskarazkoak izan behar dute,
haur, gazte zein helduentzako liburuak. Halaber, herritarrek behar ez dituzten liburuak «egoera onean» eta «osorik» egon behar dute. Herritarrek nahi beste liburu utzi ditzakete ikastetxean, baina kasu guztietan ere liburuen truke txartel bakarra jasoko dutela adierazi dute ikastetxeko kideek.
Behin liburuak utzita, guztiak sailkatu egingo dituzte, adinaren arabera. Azoka egunean guztiak jendaurrean jarriko dituzte, eta txartela duten herritarrek utzi duten liburuaren sailkapen-maila bereko beste batekin trukatu ahal izango dute.
Azoka hurrengo astean izango da, 15:00etatik 18:00etara bitartean. Zaragueta Herri Eskolan bertan dute herritarrek hitzordua.