Aztikerrek egindako azterketa soziologikoaren arabera, zumaiarrek balorazio "oso ona" egin dute Baleike aldizkariaz eta baleike.com webguneaz. Aldizkariari dagokionez, 3.400 dira hilero-hilero aldizkaria irakurtzen dutenak, 5.578 noizean behin irakurtzen dutenak. Webguneari dagokionez, 600 zumaiarrek egunero erabiltzen dute, eta ia 3.000 dira noizean behin erabiltzen dutenak. baleike.com. "Beste zortzi edo bederatzi herri komunikabideren azterketak egin ditugu, eta Baleikeren datuak, onenak ez badira, onenetakoak dira", azaldu du Aztikerrek. Hemen ikus ditzakezue txosteneko datu nagusiak. Txostenaren laburpena eta txosten osoa ikusteko eta deskargatzeko aukera ere baduzue: