Orioko Surf Taldeak, Orioko Udalaren eta Herrio natur taldearen laguntzaz hainbat emanaldi antolatu ditu azaroaren 24 eta 25erako.
Ostegunean, 19:00etan hasita, surfaren eta itsasoaren inguruko lau bideo emango dituzte Kultur Etxean:
- Itsas tresnak. Peru Izeta. Euskal Herria. 20 minutu.
- Surfer Girls. Urtzi Garmendia. Orio. 2 minutu.
- Orioko III. Surf Txapelketa 1997. Urtzi Garmendia. Orio. 4 minutu.
- Local Waves. Igor Eizagirre. Euskal Herria. 45 minutu.
Ostiralean, leku eta ordu berean, bideo emanaldiak ez ezik hitzaldia ere izango da Orioko hondarrari buruz:
- Orioko hondarraren arazoari buruzko hitzaldia eta dokumentala. Herrio natur taldea eta Orioko Surf Taldeak . 30 minutu.
- Mutriku. Ezezaguna. Mutriku. 15 minutu.
- Webcam project kamera finkoa. Unai Aizpurua. Orio. 10 minutu.
- El Gringo. Iker Ostolaza. Chile. 4 minutu.
- The revenge of electrobank. Iker Ostolaza. Indonesia. 4 minutu.
- Sorgin Etxe. Mintxo, Tarta, Puertas. Deba. 9 minutu.
- Mission 89. Hermanos Aguas. Espainia. 22 minutu.
Bideo emanaldi eta hitzaldiez gain, aste guztian barrena Surf txapelketako kartelekin erakusketa egingo dute Errusta tabernan.