Harpidedunentzako aste honetako zozketak

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 22a

HITZAko harpidedunentzako aste honetako zozketak honakoak dira: sarrera bikoitza, Lagun Aro GBC eta Lucentum Alicanteren arteko saskibaloi partidarako (azaroaren 27an, 18:00etan). Sarrera eskuratzeko deitu 943-890017 telefonora. Saridunen izenak ostiralean argitaratuko dira egunkarian. Sari gehiago ere zozkatuko dira aste honetan: Egaña gozotegiko bi bonboi kaxa (41 zenbakia); Azkueleken gastatzeko 50 euroko balea (42 zenbakia); Baserritik sorta (43 zenbakia); eta Kimetz ileapaindegian ile apainketa bat (44 zenbakia). Parte hartzeko deitu 902-820240 zenbakira edo idatzi txokoa@hitza.info-ra (jarri harpidedunen kodea, izena, herria, eta zein eskaintzetan parte hartu nahi den garbi adierazita). Ostegun goiza izango da parte hartzeko azken aukera, eta saridunak ostiralean argitaratuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide