Hondakin organikoak biltzeko edukinontzia erabiltzeko ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak

Baleike 2011ko azaroaren 22a

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Foru Aldundiak hondakin organikoak gaika biltzeko ekimena jarri zuten abian 2008an Zarautz eta Zumaian, esperientzia pilotu gisa. Ekimen horretan 1.114 etxebizitzek hartu zuten parte. 2010. urteko ekainean hondakin orga...

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Foru Aldundiak hondakin organikoak gaika biltzeko ekimena jarri zuten abian 2008an Zarautz eta Zumaian, esperientzia pilotu gisa. Ekimen horretan 1.114 etxebizitzek hartu zuten parte. 2010. urteko ekainean hondakin organikoak biltzeko zerbitzua Udal Elkarteko bost herrietan jarri zuen Udal Elkarteak eta udalek. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, azaroaren 28an ordu erdiko ikastaro laburrak eskainiko dira Algorri Interpretazio Zentroan. Lehen txanda 17:00etan izango da eta azkena 19:00etan. Ez da aurrez izenik eman behar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide