Datorren iganderako, hilak 27, prestatuta daukagun txangoa Gorosti mendira izango da. Irteera Deskarga portutik egingo dugu, jarraian Arrolamenditik pasa ondoren Gorosti mendia igo behar dugu, Legazpi herrira jaisteko. Irteera, beti bezela, autobus geltokitik goizeko 7:30ean. Izen ematea goiko estankoan, ostirala baino lehen, edo 943860357 telefonoan, eta prezioak ohikoak, hau da, 6 € helduentzat eta 4 € umeentzat. Ea eguraldia portzatzen, azken ibilbidean bezela, eguraldi ederra, haizea ugari eta unetan hotza ere bai baina ezin kejatu.