Sanz Enea liburutegiak literatur solasaldia antolatu du asteazkenerako. Oraingoan Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria eleberriaren inguruan hitz egingo dute parte-hartzaileek. Donostiarrak 1998an kaleratu zuen lana, eta arrazoi politikoak medio dituela, senarra eta seme-alabak utzi dituen emakume baten egoera kontatzen du. Ohi bezala, Ane Mayozek gidatuko du jardunaldia. 18:30ean hasiko dute solasaldia, liburutegian bertan. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak www.kulturazarautz.org webgunea bisita dezake.