Ariketa sanoa eta aberasgarria da noizean behin besteek gutaz duten iritzia entzutea, ispiluaren aurrean jartzea. Horixe egin du Baleikek: zumaiarrek gutaz zer pentsatzen duten jakin izan nahi dugu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntza baliatuta, Aztiker enpresak azterketa soziologiko mardula egin du, ia 600 zumaiar elkarrizketatuz. Azterketa horren emaitza bihar, asteartea, aurkeztuko dugu jendaurrean, Foronda Kultur Etxean, 19:00etan. Azterketa burutu duen Aztikerreko kide batek emango ditu azalpenak.