Zumaiako EAJ-PNVren izenean, eskerrik asko azaroaren 20ko hauteskundetan gure alderdiari konfidantza eta botoa eman zenioten alderdikide eta alderdizale guztiei. Datozen lau urteetan, beste batzuen artean, Arantxa Tapia herritarra izango dugu Madrilgo Kongresuan, behin eta berriz kanpainan esan dugun bezala "Euskadiren Alde" lan gogor egiteko.