Bi ordu baino gutxiagoan jakin dira Aia eta Orion Madrilgo kongresurako hauteskundeetako emaitzak. Parte-hartzeak gora egin du bi herrietan eta Amaiur izan da boto gehien lortu dituen alderdia eta EAJ izan da bigarren indarra.
Aian 937 boto eman dira -677 izan ziren 2008an- eta 473 izan dira Amaiurrek lortutako botoak, %50,75a. EAJ izan da bigarren 386 botorekin. PP eta PSEk 20na boto lortu dituzte, IUk 13, Equok 11, UPyDk 4 eta PACMAk 1.
Orion 2666 boto eman dira -2159 izan ziren 2008an- eta 1129 boto eskuratu ditu Amaiurrek, %42,55a. Hemen ere EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena 1008 botorekin, PSEk 286 lortu ditu, PPk 134, IUk 40, Equok 13, UPyDk 7, PACMAk 6, PUM+Jk 5 eta UCEk 2.