Ia ordu laurden gutxiago behar izan ditu Joxe Mari Gorrotxategi 'Alabier'-ek Erlon pagoa ebakitzeko. 66 minutun baietz pagoa bota zuen apustua eginda eta 51,5 minutu behar izan ditu. Gaur goizean izan da erronka eta bertan 300 lagun inguru bildu da. Gorrotxategik 66 urte ditu eta urte bakoitzeko minutu bat hartuta baietz pagoa bota zen lagunartean egindako apustua.