Abenduaren 2ra arte egongo da ikusgai Josune Aranbururen pintura erakusketa

Karkara.eus 2011ko azaroaren 18a

Gaur, ostirala, azaroaren 18an, izango da inaugurazioa 19:00etan

Josune Aranburu, Frankfurten bizi den margolari donostiarrak, oleoz egindako margolanak jarri ditu ikusgai Kultur Etxeko areto nagusian. Erakusketaren inaugurazioa gaur, azaroak 18, iza...

Gaur, ostirala, azaroaren 18an, izango da inaugurazioa 19:00etan

Josune Aranburu, Frankfurten bizi den margolari donostiarrak, oleoz egindako margolanak jarri ditu ikusgai Kultur Etxeko areto nagusian. Erakusketaren inaugurazioa gaur, azaroak 18, izango da 19:00etan eta abenduaren 2ra arte egongo da lanak ikusteko aukera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara bitartean.

Txikitatik marraztu eta margotu izan du Josune Aranburuk zaletasun gisa eta Frankfurten, 1998an hasita erretratu eta figura ikastaroak egin zituen besteak beste.

Erakusketak noizean behin egiten ditu eta Oriora ekarri dituen 26 margolanetan Donostiako, Orioko, Zarauzko eta inguruko beste txokoren bateko paisaiak irudikatu ditu. Oporretan ateratako argazkietan oinarrituta egiten ditu lanak, baina erabat errealistak ez direla esan du.

Lanak bertatik bertara ikusi nahi duenak erakusketara gerturatu baino ez du eta Josune Aranburuk inauguraziorako gonbitea egin nahi die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide