Zestoan azaroaren 24an hasi eta datorren otsailaren 16ra bitartean Argia Dokumentalak ekimena antolatu dute. Ekimen horren baitan lau dokumental emango dituzte Udal Liburutegian. Dokumental guztien emanaldiak 20:00etan hasiko dira. Hona hemen egitaraua:
- Azaroak 24, osteguna. Santi Brouard. Duintasuna omen dokumentala.
- Abenduak 15, osteguna. Bidaia intimoak dokumentala.
- Urtarrilak 12, osteguna. Oroitarria dokumentala.
- Otsailak 16, osteguna. Lucio dokumentala.